Creditrans
Wikipedia(e)tik
Creditrans Bizkaiko garraio publiko enpresa ezberdinetan bidaiatzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoak ezarritako bidaia txartela da.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Diru kopuru ezberdineko txartelak daude, bost, hamar eta hamabost euroko balioarekin. Txartel honekin autobus, tren, metro, tranbian, funikularrean, Bizkaia Zubian eta zenbait igogailutan bidaia daiteke, eta garraio ezberdinak erabiltzeagatik deskontuak eskaintzen dira. Esaterako, Bilbobusean bidai bat egin eta ondoren beste Bilbobus linea bat hartzerakoan, bigarren bidaia doakoa da. Bilboko metroaren kasuan erdira murrizten da ordaindu beharreko bigarren bidaia.
[aldatu] Creditransera atxikitako garraio enpresak
1990eko hamarkada bukaeran martxan jarri zenetik enpresa ezberdinak batzen joan dira Creditrans txartelera. 2005. urtearen hasieran EuskoTrenen Deustutik Lezamarako linean ezarri zen Creditransa. Ondoren, urte bereko bukaeran FEVE izan da Creditransa hartzen azkenengo garraio enpresa. Horretarako geltoki guztietako makinetan aldaketak egin behar izan ditu Creditransera egokitzeko.
2006ko abenduan Larreinetako Funikularrak ere ezarri zuen bidai txartela bakarra. Bilboko garraio guztiak Creditransean egoteko oraindik Renfe Aldiriak falta da.
[aldatu] Autobusa
[aldatu] Burdinbideak
- Artxandako funikularra
- Bilboko metroa
- EuskoTran
- EuskoTren:
(Bilbao / Lezama) Txorierriko Linea eta
(Larreineta / Escontrilla) Funikular Linea.
- FEVE: B1 (Bilbao - Balmaseda) Linea.
[aldatu] Bestelakoak
[aldatu] Barik txartela
Hurrengo urteetan Barik txartela ezarri nahi du Bizkaiko Garraio Partzuergoak. Txartel hau erabilita bidaiariek ez dute txartela inon sartu beharrik izango, kontakturik gabeko txartela izango baita. Lehen frogak 2004ean hasi ziren eta txartelaren ezarpena 2007 edo 2008rako espero da.
[aldatu] Kanpo loturak
| Bilboko garraio publikoa | ||
|---|---|---|
|
Artxandako funikularra • Bilbobus • Bilboko metroa • Bizkaibus • Bizkaiko Zubia • EuskoTran • EuskoTren • FEVE • Renfe Aldiriak |
||

