Creutzfeldt-Jakoben gaixotasun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Creutzfeldt-Jakoben gaixotasuna
Sailkapena eta kanpo baliabideak
VCJD Tonsil.jpg
CJD aldaeraren biopsia.
GNS-10 A81.0, F02.1
GNS-9 046.1
OMIM 123400
MedlinePlus 000788
eMedicine neuro/725
MeSH D007562

Creutzfeldt-Jakoben gaixotasuna entzefalopatia espongiformea da, gizakiengan eragiten duena, eta heriotza dakarrena. Eritasun honek garunaren ahultze itzulezina dakar, infekzioaren eragilearen aurrean erreakziorik eragin gabe ia. 50 eta 65 urte bitartean sortzen da eta gizonezkoetan zein emakumezkoetan agertzen da. Munduko edozein lekutan gerta daiteke, nahiz eta adituen ustez ez den urtean kasu bat baino gehiago izaten milioi bat biztanleko. Kasuen % 90ean lehenengo urtean izaten da heriotza, eta zenbaitetan, baita lehenengo hilabetean ere. Mintzatzeko ahalmena galtzen da, irenstea zaildu egiten da, gorputz adarrak zurrundu egiten dira, aurpegiko giharrak uzkurtzen dira, eta sintoma horietako baten ondorioz iristen da heriotza. Kasuen % 10ean dementziak jotzen du gaixoa, eta zenbait urtez bizi daiteke hil aurretik, baina ez dago osa daitekeen arrastorik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.