Crocodile Dundee

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:47, 24 urtarrila 2016

Crocodile Dundee 1986ko Peter Faiman australiar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Bertan, Paul Hogan eta Linda Kozlowski aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria izendapena jaso eta komedia edo musikal batetako aktore onenaren Urrezko Globo Saria (Paul Hogan) irabazi zuen.

Nazioartean izandako arrakastari ezker bi jarraipen izan zituen: "Crocodile" Dundee II (1988) eta Crocodile Dundee in Los Angeles (2001).

Argumentua

Michael Dundee (Paul Hogan), ezizenez "Cocodrile Dundee", Australiako The Bush ohian eremuko kokodrilo ehiztari patxadatxu bat da. Halako batean, AEBtako New York hiriko egunkari batek bere berri izan eta gizon bitxi honi buruzko erreportajea egiteko asmoz kazetari bat bidaltzea erabaki du.

Azkenik, egitasmo horretarako egunkariaren argitaratzaile nagusiaren alaba den Sue Charlton (Linda Kozlowski) kazetaria Australiara bidaliko dute. Han egunkariarentzako Dundeeri buruzko hainbat erreportaje egin ondoren, eta arrakasta dutela ikusirik, jendeak ezagutu dezan New Yorkera berarekin batera eramatea erabakiko du. Hiri handian Dundee australiar ehiztari bitxiarentzat dena berria eta arraroa da, hiri handiak eskeintzen dituen erosotasunik gabe bizitzen ohitua baita.

Sue eta Dundee artean maitasun istorio bat bilakatuko den sentimenduak piztuko dira; nahiz eta Suek aurretik mutilaguna izan.

Aktoreak

Kanpo loturak