Azafrai

Wikipedia(e)tik
Crocus sativus» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azafrai
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiosperma
Kladoa: Liliopsida
Ordena: Asparagales
Familia: Iridaceae
Generoa: Crocus
Espeziea: Crocus sativus
L.

Azafraia (Crocus sativus) iridazeoen familiako landare belarkara da, hosto estuak eta lore morexkak ditu. Jatorriz ekialdekoa da, baina antzinatik landatu da Europan.

Landare honetatik ateratzen da azafrai izeneko espezia.

Espezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azafraia lehortzen

Azafraia landare honen loreen estigmetatik lortzen den espezia da. Kolorea emateko zein zaporea emateko erabiltzen da sukaldaritzan, eta munduko espezien artetik garestienetakoa da. Grezian eta Asiako hego-mendebaldean du jatorria, eta lehen aldiz Grezian hazi zuten landarea espezia ateratzeko asmoz.

Loreak eskuz biltzen dira, hiru besoko estigmak kontu handiz kenduta. Benetako azafraiaren estigmak kolore gorri ilunekoak izan ohi dira, eta ertz hits eta kizkurtuak dituzte. 200.000 bat estigma behar dira kilo bat azafrai osatzeko.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azafraia oso erabilia da arrozak (adibidez, paella), haragiak eta arrainak prestatzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Azafrai