Croke Park
| Croke Park zelaiaren barnealdea. |
|
| Datuak | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Inaugurazioa | 1913 |
| Mota | belarra |
| Edukiera | 82.300 ikusle |
| Neurriak | 144.5 x 88 metro |
| Jabea | Elkarte Atletiko Gaelikoa (Gaelic Athletic Association) |
Croke Park, Irlandako Joko Gaelikoen egoitza da eta kirolgune arrunt bat baino haratago dago, irlandarrek ia santutegitzat hartzen baidute. Dublinen kokatua, joko gaelikoen zale diren 80.000 ikusle izateko gaitasuna du, bai Futbol gaelikoa, bai eta Hurlinga. Dublin GAA taldearen egoitzetako bat da.
Eduki-taula |
All-Ireland Senior Football Championship [aldatu]
Aipagarria da, urtero irailaren 3. edo 4. igandean bertan jokatu ohi diren All-Ireland Senior Football Championship futbol gaeliko eta hurling txapelketen finalak, hauetan iritsi diren bi konderrietako taldeak lehiatzen direlarik. Hauek sekulako zirrara eta ikusmina piztu ohi dute Irlanda osoan, beharbada herrialde honetako kirol ospakizun jendetsuenak direlarik. Esan beharrik ere ez dago, jarraitzaile ugari bertaratzen direla futbol gaeliko nahiz hurlingeko bi final hauetara, zaletu askok etxean nahiz tabernetan bildurik telebistaz ikusteko parada dutelarik.
Kiroldegi hau, atzerritar kirolei erabat itxia egon da eraikin zen urtetik 2007ra arte, orduan lehengo aldiz irlandarra ez zen kirol bati bere ateak ireki zizkion: errugbia. Irlanda eta Ingalaterrako selekzioen arteko partida jokatu zelarik.
Igande Odoltsua [aldatu]
Kirolgune honetan 1920an Igande Odoltsua futbol gaeliko partida batean ingeles gudarostearen eraso batek ikuslegoa eta jokalariak metrailatu zituen.
Ikus gainera [aldatu]
- All-Ireland Senior Football Championship
- Elkarte Atletiko Gaeliko
- Futbol gaeliko
- Hurling
- Igande Odoltsua (1920)
Kanpo loturak [aldatu]
- Croke Parkeko Webgune Ofiziala (Ingelesez)
|
|||||