Crozet uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Crozet uharteak (frantsesez eta ofizialki Archipel Crozet) Indiar Ozeanoaren hegoaldean dagoen uhartedia da. Frantziaren itsasoz haraindiko lurraldeak dira.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Kokapena
Mapa

Haitzak eta uhartetxoak kontuan hartu gabe, sei uharte nagusi (horietako bi uhartediak) daude ekialdetik mendebaldera:

Izena Azalera Mendirik altuena Kokapena
Mendebaldeko multzoa
Île aux Cochons 67 km² Richard-Foy mendia (770 m.) 46°06′S 50°14′E / 46.1°S 50.233°E / -46.1; 50.233
Île des Pingouins 3 km² Manchots mendia (340 m.) 46°25′S 50°24′E / 46.417°S 50.4°E / -46.417; 50.4
Îlots des Apôtres(1) 2 km² Pierre mendia (289 m.) 45°57′S 50°25′E / 45.95°S 50.417°E / -45.95; 50.417
Ekialdeko multzoa
Île de la Possession 150 km² Mascarin haitza (934 m.) 46°24′S 51°46′E / 46.4°S 51.767°E / -46.4; 51.767
Île de l'Est 130 km² Marion-Dufresne mendia (1.050 m.) 46°25′S 52°12′E / 46.417°S 52.2°E / -46.417; 52.2
Crozet uharteak 352 km² Marion-Dufresne mendia (1.050 m.) 45°57' - 46°29'S
50°10' - 52°19'E

(1)Oharra: Uharte nagusi bi (Grand Île eta Petite Île) eta 20 haitz inguruk osatua.

Crozet uharteek ez dute biztanlerik, Alfred Fauren, 1963tik aurrera Île de la Possessiongo ekialdeko zatian dagoen ikerketa zentroan, daudenak baino. La Grande Manchotière eta La Petite Manchotière zentroak ere eratuak izanak ziren.


[aldatu] Historia

Uhartediak, Adélie Lurraldea, Kerguelen uharteak, Amsterdam uhartea eta Saint-Paul uhartearekin batera, Frantziaren lurralde austral eta antartikoak osatzen ditu.

Marc-Joseph Marion du Fresne, frantziar esploratzaileak, 1772ko urtarrilaren 24an, Île de la Possession aurkitu eta Frantziarako aldarrikatu zuen uhartediaren jabetza. Izena bere bigarren ofiziala zen Jules Crozeterena jarri zion (berak jadanik Marion uhartea aurkitua zuelako). XVIII. mendean, itsas txakur ehiztariek eta, XIX. mendean, Massachusettseko baleazaleek erabili zituzten.

Frantziak Madagaskarretik gobernatu zuen uhartedia, 1955ean Frantziaren lurralde austral eta antartikoak departamenduaren zati bihurtu arte. 1938an, Crozet uharteak erreserba naturala bihurtu ziren.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Crozet uharteak
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak