Cry Freedom

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cry Freedom (euskara Askatasuna Ohiukatu) 1987ko Richard Attenborough ingeles zinema zuzendari eta ekoizle eta aktoreak zuzendu eta ekoiztutako biografia filma bat da. Apartheiden aurkako Steve Biko hegoafrikar ekintzaileareen bizitzan eta Donald Woods kazetari eta ekintzailearekin zuen adiskidetasuna kontatzen duen Woodsen eleberrian oinarritua dago. Denzel Washington, Kevin Kline, Penelope Wilton eta Kevin McNally aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen, Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Denzel Washington), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (George Fenton eta Jonas Gwangwa) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria(George Fenton eta Jonas Gwangwa), baina ez zuen bat bera ere irabazi ahal izan. BAFTA Sarietarako zazpi izendapen jaso eta bat irabazi zuen, Jatorrizko soinu onenaren BAFTA Saria (Jonathan Bates, Simon Kaye eta Gerry Humphreys). Urrezko Globo Sarietarako ere lau izendapen jaso zituen. 1988ko 38. Berlingo Zinemaldian bi sari irabazi zituen.

Filmaren iragarkian Peter Gabriel ingeles abeslari eta musikariaren Biko abestia erabili zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Donald Woods (Kevin Kline) izeneko Hego Afrikako kazetari zuri eta aurrerakoiak herrialdeak bizi duen une ganrrantzitsu hartan Apartheidaren aurkako Steve Biko (Denzel Washington) ekintzaile beltzaren jardueren jarraipen eta berri ematea burutuko du. Donaldek Stephen ezagutu eta elkarren lagun egindo dira, 1977an Biko hegoafrikar poliziaren esku torturatua eta eraila izan zen arte. Bere lagunaren erailketak atsekabeturik, Donaldek munduari haren benetazko bizitza eta erailketaren berri ematea erabakiko du. Ondorioz, Woods nahiz bere familiak trukean oso garesti aterako zaie, maite duten oro lagatzera derrigortuko baidituzte.

Aktoreak

Kanpo loturak

  • Epailea: Zer dela eta zeuren buruei «beltzak» deitzen diezue? Beltzak baino marroiak dirudizue eta.
  • Biko: Zer dela eta deitzen diozue zeuren buruei «zuriak»? Zuriak baino larrosak dirudizue eta.
  • Biko: Jendearen pentsmolea aldatu eta ezer ez da berriz berdina izango.
  • Anonimoa: Beltzak gorroto zenituen baina koxk egingo zizutelakoan haiengandik ezkutatzen zinen; ez dira mustruoak, gu mustruagoak gara, basapiztien antzera erabiltzen baiditugu.

Kanpo loturak