Kuiatxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cucurbita pepo var. oblonga» orritik birbideratua)
Kuiatxo
Sailkapen zientifikoa

Dendako kuiatxoa.

Kuiatxoa (Cucurbita pepo var. pepo azpiespeziearen barietatea) kuien familiako udako landare bat da. Beste kuia mota batzuekin batera, Cucurbita pepo espezieko kidea da. Kuiatxoa horia, berdea edo berde argia izan daiteke, eta gehienetan luzoker tontorduna dirudi, nahiz eta zenbait aldaerek fruitu biribil edo botila formakoak ematen dituzten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuiatxoaren arbasoa Ameriketakoa da. Hala ere, kuia mota gehienak Europara kolonizazioaren garaian iritsi baziren ere, kuiatxoa jatorriz europarra da. Berezko zenbait mutazioren ondorioz sortu zen, XIX. mendearen hondarretan, Italian. Milanen 1901ean argitaratu zen kuiatxoaren aurreneko deskribapena. Amerikako Estatu Batuetan 1920. hamarkadan azaldu zen, dirudienez italiar inmigranteek landatu zuten Kalifornian.

Nutrizio balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia balio txikia duen elikagaia da, 17 kcal 100 gramoko. Aipatzeko osagaiak dira azido folikoa, potasioa, A probitamina eta C bitamina.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txina eta India dira gaur egun kuiatxo ekoizle nagusiak.

2020ko kuiatxo ekoizpena
# Herrialdea Milioka tonak
1  Txina 7.4
2  India 5.1
3  Ukraina 1.3
4  Errusia 1.1
5 Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak 1.1

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzaren ikuspuntutik, kuiatxoa barazki gisa erabiltzen da, hau da, egosi edo frijitu egiten da. Hala ere, ikuspuntu botanikotik fruitu heldugabea da. Lorea ere jaten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]