Cuicocha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cuicocha
Cuicocha, Ecuador.jpg

Aintziraren ikuspegia.

Kokalekua  Ekuador
Koordenatuak 0°18′4.3″N 78°21′41.9″W / 0.301194°N 78.361639°W / 0.301194; -78.361639Koordenatuak: 0°18′4.3″N 78°21′41.9″W / 0.301194°N 78.361639°W / 0.301194; -78.361639
Garaiera 3.246 m
Zabalera 3 km
Gehienezko sakonera 200 m
Betebidea prezipitazioa

Cuicocha, galdara bolkaniko batean dagoen laku bat da, baita krater bolkaniko bat ere, Cotacachi sumendiaren oinean, Ekuadorreko Andeen Erdialdeko Mendilerroan. Galdara, duela 3100 urte sortu zen erupzio freatiko masibo baten ondorioz, 5 kilometro kubikoko isuri piroklastikoa sortuz eta, ingurune guztia, 20 zentimetroko errauts bolkaniko geruza batekin estaliz. Sumendia, ez aktibo egon da ordutik. Cotacachi, Cayambe, Imbabura eta Mojanda sumendien erupzioek, lur emankor bat eratu dute Otavalo haranean.

Cuicocha lakuaren barnean, basoz estalitako bi uharte malkartsu eratzen dituzten bi kupula dazitiko daude: Yerovi, txikiena dena, eta Teodoro Wolf, handiena. Bertarako sarrera, bietan debekatua dago. Galdararen ertzak, malda gehiegi du, sedimentuen metaketa, landaretza hidrofitoarentzako haina ez izateko moduan. Antzinagokoa, pleistozenokoa den laba kretazeozko kupula bat, iparraldeko amildegiaren zati da.

Galdararen barneko uharteek, bizidun basatiak dituzte, bereziki, basamortu klimako hegaztiak, baina ez da askorik ezagutzen espezie hauei buruz. Cuicocha, Cotacachi-Cayapas erreserba biologikoaren hegoaldeko muturrean dago. Inti Raymiren (Eguzkiaren Jaialdia) bigarren egunean, udako solstizio bakoitzean, xamanek, Cuicocha, errituzko eta purifikaziozko bainuetarako erabiltzen dute.