Culchie

Wikipedia, Entziklopedia askea

Culchie (euskarazko ahoskeraz Kultxi edo Koltxi) Irlandako ingelesaz Irlandako baserri edo landa giroko biztanleak izendatzeko ezizena da, orokorrean Dublingo konderritik kanpora bizi diren irlandarrak. Izendapen hau bereziki Dublin hirian erabili ohi da, hiriburua inguratzen duen M50 errepidetik haratago bizi den biztanle oro izendatzeko erabiltzen delarik. Ezizen honek hiriburukoek euren ustez gainontzeko uharteko biztanleen gaineko nagusitasuna erakusteko erabili izan da, hortaz, mespretxuzko esanahi garbia ere badu.

Euskal Herrian gaztelaniaz Kaxero izendapenaren parekidetzat jo daiteke.

Batzuen arabera, izendapen honen jatorria Mayo konderriko Coillte Mách (ingelesez Kiltimagh) udalerritik omen dator. Beste batzuen arabera, irlanderazko cúl an tí (euskaraz "Etxearen atzealdea") hitzetatik eratorria omen da, garai bateko irlandar nezakazal giroko baserrietan lagun eta auzotarren arteko bisitak etxearen atzekaldetik sartzen baiztiren, atari nagusitik bizita oso formalak bakarrik sartzen zirelarik. Baserri giroko jende ugari Dublin hiriko aberatsen etxaldetan zerbitzari edo morroi gisa lanean zebiltzala, etxearen atzealdeko zerbitzarien atetik sartu ohi ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]