Culiacán Rosales
|
Culiacán |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Culiacán Rosales | ||
| Estatua | |||
| Probintzia | Sinaloa | ||
| Alkatea | C. Carlos David Ibarra Félix | ||
| Koordenatuak | 24°48′N 107°23′W / 24.8°N 107.383°WKoordenatuak: 24°48′N 107°23′W / 24.8°N 107.383°W | ||
| Eremua | 4.758.9 km2 | ||
| Garaiera | 54 m | ||
| Ordu eremua | UTC-7 | ||
| Posta kodea | 80000 |
||
| Biztanleria Metropoli eremua |
605,304 bizt. (2005) 793,703 |
||
| Dentsitatea | bizt./km² | ||
| Sorrera | 1531 | ||
| http://www.culiacan.gob.mx/ | |||
Culiacán Rosales Mexikoko ipar-mendebaldeko hiria da, Sinaloa estatuaren hiriburu eta hiri nagusia. 2005ean 605.304 biztanle zituen. Mendebaldeko Sierra Madre mendikatearen magalean dago, itsas mailatik 54 metrora. Hiru ibaien hiria ere deitzen zaio, bertan elkartzen baitira Humaya eta Tamazula ibaiak, Culiacán ibaia sortuz. Estatuko beste bi hiri nagusien artean dago: Los Mochis iparraldean eta Mazatlán hiri turistikoa hegoaldean.
Nuño de Guzmán espainiar konkistatzaileak 1531ean sortu zuen hiria, San Miguel de Culiacán izenarekin. Hemendik abiatu ziren, zenbait urte geroago, gaur egungo Ameriketako Estatu Batuen hegoaldea esploratu zuten espedizioak. 1950eko hamarkadan urtegi handiak eraiki zirenetik, nekazaritza asko garatu zen. Bertako baratzegintza munduko aurreratuenetakoa da eta produkzio gehiena Ameriketako Estatu Batuetara esportatzen da: tomatea, kuia, txile piperra, pepinoa, patata, meloia, angurria eta mangoa. Narkotrafikoak eta droga kartelek eragin handia daukate.