Cuno Hoffmeister

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cuno Hoffmeister

Cuno Hoffmeister (1892ko otsailak 2-1968ko urtarrilak 2) astronomo alemaniar bat izan zen.

Cuno Hoffmeisterrek Sonnebergeko behatokia sortu zuen, non, beste batzuen artean, Paul Oswald Ahnertekin lan egin zuen (honi 1938an lanpostu bat eskaini ziolarik, Ahnert Erregimen Naziaren aurkari ezagun bat zen arren).

Gutxi gora-behera 10.000 izar aldagarri eta zenbait asteroide aurkitu zituen, baita C/1959 O1 kometa ere.

Ilargiko Hoffmeister talka kraterra bere omenez izendatua izan zen, 1726 Hoffmeister eta 4183 Cuno asteroideak bezala.

Bere ikasleen artean Eva Ahnert-Rohlfs egon zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cuno Hoffmeister Aldatu lotura Wikidatan