Cupatitzio ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cupatitzio
Cupatitzio
Rio Cupatitzio.jpg
Cupatitzio ibaia Barranca del Cupatitzio parke nazionaletik igarotzean.
Iturburua Barranca del Cupatitzio Parke Nazionala
Ibai ahoa Balsas ibaia

Cupatitzio ibaia Mexikoko Michoacan estatuko ibai bat da. Bere izena purepechaz "igeri egin daitekeen tokia" esan nahi duen hitz batetik jasotzen du. Ospetsua da bere landaretza eta bere ur gardenengatik, baita deabruaren belaunaren mitoagatik ere Uruapan eskualdeko istorio bat. Cupatitzio Michoacan mendebaldeko ibairik garrantzitsuena da, honi esker nekazal ekoizpen garrantzitsu bat garatu duena eta landaretza aberats bat duena.

Barranca del Cupatitzio Parke Nazionalean jaiotzen da. Cupatitzio ibaiaren sorleku zehatzari "deabruaren belauna" deritzo, 3 metroko sakonera duen putzua, non tokiko haurrek txanponak eskatzen dituzten buruz behera bota eta txanponak putzuaren hondoan bilatzeko, 1600 metro inguruko altueran. Parke osoa zeharkatzen du, iturri irtenkari ugari sortuz, pixkanaka jaisten da jada Uruapan hiritik kanpora, Tzaráracuako urjauzia eratzen duen amildegi batekin topo egin arte. Presa batean baltsatua da, ondoren Lonbardiako harana bustitzen joateko.

Parke hau, ur ugariz gain, klima epel eta tropikal arteko landaretzaz betea dago, Uruapan hirian kokatua baitako, Tierra Caliente deritzon eskualdearen sarrera dena, Michoacan estatuko hiriburu den Moreliatik 110 kilometrora eta Mexiko Hiriaren mendebaldera (400 kilometro inguru).