Curie
Wikipedia(e)tik
Curie (Ci laburtuta) erradioaktibitate unitate zahar bat da, Pierre eta Marie Curieren omenez hala izendatua. 226Ra isotopoaren gramo batek duen aktibitatean du oinarria, hau da, 3,7 × 1010 atomo segundoko desintegrazioa.
Curie bat oso erradiaktibitate kopuru handia da ikuspuntu biologiko batetik, eta horregatik beste unitate txikiago batzuk erabiltzen dura:
- milicurie (mCi) = 10–3 Ci
- mikrocurie (μCi) = 10–6 Ci
- nanocurie (nCi) = 10–9 Ci
- pikocurie (pCi) = 10–12 Ci
Gaur egun Curie unitatearen ordez Nazioarteko Unitate Sistemako becquerel (Bq) unitatea erabiltzen da:
- 1 Bq = 2,7000 × 10-11 Ci
- 1 Ci = 3,7000 × 1010 Bq
Xurgatutako erradiaktibitate kopurua neurtzeko Gray eta Rad unitateak erabiltzen dira.