Cyd Charisse
Cyd Charisse (jaiotza-izena: Tula Ellice Finklea) estatubatuar dantzaria eta antzezlea izan zen (Amarillo, Texas, 1921 - Los Angeles, Kalifornia, 2008). Dantza Nico Charisse koreografoaren zuzendaritzapean ikasi zuen. 1939an harekin ezkondu zen. Hamalau urte zituela Montecarloko Errusiar Balleteko dantzari izan zen. Charissek betikotu zituen Brigadoon (1954), New Yorken bizi den edertasuna (1955), Moskuko ederra (1957) filmetan musika-komediaren unerik berezienak. Abesten euripean filmean (1952) Gene Kellyren bikotea izan zen, eta Broadway Melody Ballet dantzatu zuen. Fred Astairerekin Guztiak antzerkira (1953) lanean dantza erromantiko bat egin zuen. Bestalde, antzezle gisa lan handia egin zuen Nicholas Rayren Tranpa (1958) filmean eta Minnelliren Beste hamabost egun (1962).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.