Cyrus Vance
Wikipedia(e)tik
Cyrus Roberts Vance (Clarksburg, Virginia, Ameriketako Estatu Batuak, 1917 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2002) politikaria izan zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen, eta legelari gisa aritu zen Wall Streeten. Administrazioan zenbait kargu izan zituen: Senatuaren Espazio eta Defentsa Arazoetarako aholkulari, Pentagonoaren lege-aholkulari, Armadaren Defentsarako idazkariorde, eta abar. Pentagonoko bigarren arduradun gisa, garrantzi handiko auziez arduratu zen 1964-1965 bitarteko urteetan. Osasun-arazoak zirela eta, karguaren dimisioa eman zuen, baina berriro hasi zen lanean Lyndon Johnsonen lehendakaritzapean. Jimmy Carter lehendakarigaiaren alde egin zuen, eta 1977an estatu-idazkari izendatu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.