D'Urville uhartea (Antartika)

Koordenatuak: 63°05′S 56°20′W / 63.08°S 56.33°W / -63.08; -56.33
Wikipedia, Entziklopedia askea
D'Urville uhartea (Antartika)
Datu orokorrak
Garaiera210 m
Motauharte
Luzera27 km
Azalera455,3 km²
EponimoaJules Dumont d'Urville
Geografia
Map
Koordenatuak63°05′S 56°20′W / 63.08°S 56.33°W / -63.08; -56.33
Honen parte daJoinville Island group (en) Itzuli
CondominiumItun Antartikoko eskualde
Ur-gorputzaOzeano Australa
Leku geografikoaJoinville Island group (en) Itzuli

D'Urville uhartea, d'Urville ere idatzia, Antartikako Joinville uhartediko iparraldereneko uhartea da. 63º 05' hego latitudean eta 56º 20' mendebal longitudea koordenatuetan dago, Joinville uhartearen iparraldean, honengandik Larsen kanalaren bidez banatua dagoelarik.

17 milia inguruko luzera du, eta erabat izoztua dago, mendi edo muinorik ez duelarik.

D'Urville uhartea Suediar Espedizio Antartikoak kartografiatu zuen 1902an Otto Nordenskjölden zuzendaritzapean. Joinville uhartedia aurkitu zuen frantziar esploratzaile Jules Dumont d'Urvilleren omenez eman zion izena.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak uharte hau Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamenduaren barnean sartzen du. Txilerentzat, Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat, Britainiar Antartikaren zati da. Hiru aldarrikapenak Itun Antartikoak dioenaren mende daude.

Herrialde aldarrikatzaileen izendapena:

  • Argentina: isla d'Urville
  • Txile: isla D'Urville
  • Erresuma Batua: d'Urville island

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]