Dún Chaoin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dún Chaoin
Dunquin

Dún Chaoin
Dunquin udalerriaren kostaldeko lursail eta baserriak, atzealdean Blasket uharteak ikus daitekezlarik.
Izen ofiziala Dún Chaoin
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Munster.svg Munster
Kerry.svg Kerryko konderria
Herritarra Dunquindar
Koordenatuak 52°08′04″N 10°27′09″W / 52.13444°N 10.4525°W / 52.13444; -10.4525Koordenatuak: 52°08′04″N 10°27′09″W / 52.13444°N 10.4525°W / 52.13444; -10.4525
Dún Chaoin is located in Irlandako Errepublika
Dún Chaoin
Posta kodea K
Biztanleria 163 bizt. (2006)

Dunquin (irlanderaz eta ofizialki Dún Chaoin, euskaraz Caonen Gotorlekua esan nahi du) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen den udalerria da. Udalerri hau Dingle penintsulako mendebaldeko muturrean dago, Slea Head lurmuturretik hurbil, hortaz Irlanda osoan mendebaldeena dagoen udalerria da.

Kerryko Gaeltacht eremuan (irlandera hiztunen eremuan dago. Udalerri honetatik itsasorantz begiratuz gero Blasket uharteak aurrez-aurre ikus litezke.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

10°27'09"M koordenatuaeekin Irlandan mendebaldeena kokatuta dagoen udalerria da. Udalerri honetatik hurbil dagoen Garraun Point kokalekua berriz Irlandako lur lehorrean mendebaldeena dagoen kokalekua da.

[aldatu] Historia

1588an Espainiar Armada Garaitzezinak bere itzulerako ibilbilbidean bere ontzietako batzuk Blasket itsasartean (Slea Head eta Blasket uharteen arteko gunea) hondoratu egin ziren, handik bizirik atera eta kostaldera iritsi zirenak berriz bertakoek eta ingelesek hil zituztelarik. Leku honetan Espainiar Armadaren omenezko plaka bat dago.

[aldatu] Zinema

1970an udalerri honetako Coumineole hondartza eta Ceathru (Caharhoo) auzoan David Lean zuzendariaren Ryan's Daughter ("Ryanen Alaba") filma ospetsua filmatu zen. Filma honen ekoizpenari esker udalerri honetako ekonomia denbora luzez indarberritu zen.[1]

Bestalde, 1992. urtean udalerri honetako lursailetan Far and Away filmaren lehenbiziko eszenak filmatu ziren (itsaslabarrak, baserria, hileta eta irlandar herrixka), bertan Tom Cruise eta Nicole Kidman aktoreak antzeztu zutelarik.[2]

[aldatu] Herritarrak

Dún Chaoin udalerria irlanderazko idazle eta seanchaí (irlanderazko ipui kontalariak) direlakoen sorlekua izan da, adibide gisa Peig Sayers (1873-1958).

Hamildegiz beteriko paisaia du, bertan Peig Sayers irlanderazko idazlea bizi izan zen Blasket uharteak ikus daitezkelarik. Herriko museoan Blasket uharteko historia eta uhartetar ezagunen bizitzak azaltzen zaizkigu, Sayers bera, Tomás Ó Criomhthain eta Muiris Ó Súilleabháin barne daudelarik.

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Ikus gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Location Hunting on the West Coast of Ireland. The trail of "Ryan´s Daughter" & "Far and Away". Thomas Hauerslev - July 2004. (Ingelesez)
  2. Location Hunting on the West Coast of Ireland. The trail of "Ryan´s Daughter" & "Far and Away". Thomas Hauerslev - July 2004. (Ingelesez)

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Dún Chaoin


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak