D'Urville uhartea (Zelanda Berria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
D'Urville uhartearen kokapena.

D'Urville uhartea Zelanda Berriko Hego Uhartearen ipar kostaldean zehar hedatzen den Marlborough itsasartean dagoen uharte bat da. Jules Dumont d'Urville frantziar esploratzailearen omenez du izen hori. 150 kilometro karratu inguruko azalerarekin, Zeelanda Berriko zortzigarren uharterik handiena da.

Izena, maorieraz Rangitoto Ki Te Tonga da. Bertako tribuak Ngati Koata eta Ngati Kuia dira.

D'Urville uhartea lur finkotik oso arriskutsua den pasabide frantziarraren bidez banandua dago, maorieraz Te Aumiti bezala ezagutzen dena, nondik ura zortzi korapilotara ere pasatzen den (14 kilometro orduko) itsasaldi bakoitzean. Zenbait zurrunbilo eratzen dira pasabide honetan. D'Urvillek pasabidea ikertu zuen zenbait egunez 1827an, eta bere itsasontzia kaltetu zuen pasabidearen arriskugarritasunagatik.

Koordenatuak: 40°50′S 173°52′E / 40.833°S 173.867°E / -40.833; 173.867