Desbideratze absolutuen mediana
Wikipedia(e)tik
(«DAME» orritik birbideratua)
Estatistikan, desbideratze absolutuen mediana (DAME) sakabanatze neurri absolutu bat da. Honela kalkulatzen da, aldagai bakarreko
datuetarako:
Hau da, medianarako desbideratze edo distantzia absolutuen mediana da.
Erabat simetrikoa den banakuntza batean, DAME bat dator kuartil arteko ibiltartearekin.
Adibidea [aldatu]
Datuak hauek izanik:
1-1-2-2-4-6-9
Mediana 2 da.
Desbideratze absolutuak mediana den 2 baliotik hauek dira:
1-1-0-0-2-4-7
Ordenatuz:
0-0-1-1-2-4-7
Eta beraz, DAME=1.
Propietateak [aldatu]
Neurri jasankorra da, muturreko datuek bere emaitzan eraginik ez dutelako. Hau dela eta, datuen azterketa esploratzailean erabili ohi da.
Eragozpen bezala, datuetan biltzen den informazio guztia kontuan hartzen ez duela esan behar da.
Dagokion sakabanatzen neurri erlatiboa DAME/Me da.
