DNA birkonbinatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
DNAren diagrama elkartuta. Sekuentzia hau gizakiaren hemoglobinaren geneari dagokio.

DNA birkonbinatzailea DNA molekula artifiziala da, laborategian birkonbinazio genetikoz eratua. Organismo baten geneak aldatzen dira, eta gene berriak sartzen dira bere DNAn. Sortutako organismo horren DNA sartzean, eraldaketa genetikoa sortzen da. Eraldatutakoaren arabera bere ezaugarriak aldatzen dira. Segun ze aldaketa egiten dugu eragin handiagoa edo txikiagoa izango du. Eraldaketa horietatik abiatuta, prozesu baten bitartez proteinak sortzen dira, baino hauei proteina birkonbinatzaileak deitzen zaie.

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesu hau, organismo baten DNAren gene baten aukeraketarekin hasten da. Zati txikitan mozten dute DNA, nahi dugun genea lortzeko. Aukeratutako DNAak, zer ezaugarri dituen eta zer tamaina duen arabera, bektorea hautatuko da. Ligasen bidez, isolatutako DNAa eta bektorearen DNAa lotzen dira, DNA errekonbinanteko molekula bat sortzeko. Transferitutako genea duen bektorea zelula ostalariaren nukleoan sartzen da. DNA molekulan dauden baseen sekuentziaren bidez, funtzio zelular guztiak erregulatuko dira. Baina DNA molekula nukleotik atera ezin denez, beraren kopia bat egiten da (transkripzioa). DNAren kopia egiteko, RNA molekula erabiliko da. Hau da, DNA, RNA egiteko eredua izango da. Modu horretan DNAn dagoen informazioa nukleotik zitoplasmara irten daiteke. Ondoren, zitoplasmako erribosomek mezua (RNA katea) irakurri eta proteinen sintesia egiten dute. Proteina birkonbinatzaileak eratzen dira. Proteinen bidez, zelulak beraien funtzio guztiak erregulatzen ditu.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DNAren errekonbinaketak, bakterioetan ez ezik, landareen eta elikagai transgenikoetan erabil daitezke, baita botika edo gizakiarentzako beste produktuetarako ere, hala nola: gizakiarentzako intsulina, hazkunde hormona, txerto berriak bilatzeko, animalien klonazioarentzako,...

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DNA birkonbinatzailearen erabilera desegokiak, gizakiaren eta gure planetan ondorio kaltegarriak eragin ditzake.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]