D eredua

Wikipedia, Entziklopedia askea
D eredu» orritik birbideratua)

D eredua hezkuntzako hizkuntza nagusi moduan euskara erabiltzen duen hezkuntza eredua da, gaztelera ikasgai bat dela. Ipar Euskal Herrian Seaskaren bitartez antzeko ereduan ikasten da eta bertan frantsesa da bigarren hizkuntza. 2005ean ikasleen % 32 zegoen eredu honetan ikasten. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle hauetatik % 32k ez du lortzen euskararen ezagutza maila egokirik.[1]

Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroako Foru Erkidegoko eremu euskaldunean eskola publikoetan aukera daiteke eredu hau. Gainera, Euskal Herri osoan ikastoletan ere ikas daiteke. 2014ko urriaren 20an, PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak D eredua sare publiko osora zabaltzeko eskaera aurkeztu zuten Parlamentuan. Bilduren eta Aralar-NaBairen botoekin legea aldatzearen aldekoak gehiengoa ziren Nafarroako Parlamentuan[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]