Daft Punk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Daft Punk
Ezkerretik eskubira: Thomas Bangalter eta Guy-Manuel de Homem-Christo
Ezkerretik eskubira: Thomas Bangalter eta Guy-Manuel de Homem-Christo
Datuak
Jatorria Paris, Frantzia
Musika mota House, frantziar house, elektronikoa
Urteak 1993 - Gaur egun
Diskoetxeak Columbia Records, Virgin Records
Webgunea http://www.daftpunk.com/
Taldekideak
Guy-Manuel de Homem-Christo
Thomas Bangalter

Daft Punk frantziar disc jockey bikote bat da, Guy-Manuel de Homem-Christo eta Thomas Bangalter musikariek osatua. Musika bikote hau Parisen 1990ko hamarkadaren amaieran hasi zen, French House mugimenduaren inguruan Air, Phoenix edo Cassiusekin batera.

Talde hau house musikaren talde garrantzitsuena da eta musika genero hau mundu osoan ezagutzera eraman zuen. Thomas Bangalterrek Stardust taldearekin izan zen Guy-Manuel de Homem-Christorekin elkartu aurretik baina taldea utzi zuen nahiz eta arrakasta izan.

1997an bere lehen albuma kaleratu zuten, Homework izenekoa. Disko honek arrakasta handia izan zuen kritikaren auurean. 2001an bere bigarren albuma Discovery kaleratu zen eta honek lehengoak baino arrakasta gehiago izan zuen, «One More Time» «Harder, Better, Faster, Stronger» eta «Digital Love» singlelengatik bultzatuta batik bat. 2005ean bere hirugarren albuma atera zuen Human After All, 2007an bere zuzenezko lehengo albuma Alive 2007 eta 2010ean Tron: Legacy filmerako musika.

2013an Random Access Memories albuma publikatu zuen bikote honek arrakasta ikaragarria izan zuen, batez ere Pharrel Williams eta Nile Rodgersekin egindako«Get Lucky» eta «Lose Yorself To Dance»

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.