Daimio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Daimio bat estatu-bisitan", 1860. urteko ilustrazioa.

Daimioa (japonieraz 大名, Daimyō), antzinako Japonian, feudo edo lurralde baten gobernaria zen.

Daimioak aitoren semeak ziren, eta enperadorearen izenean gobernatzen zituzten beren esku zeuzkaten lurraldeak. XVII. mendera arte, jaun haiek beren lurraldeen jabe izan ziren, eta samurai-armadak izaten zituzten beren mende. Hala, XII. mendean Yoritomo izeneko daimioa gobernuaz jabetu zen, eta shogun agintaldia ezarri zuen; hau da, enperadorearen gobernari nagusi bihurtu zen. 1868. urtean, ordea, enperadoreak eskubide guztiak eskuratu zituen berriro, eta 1871. urte inguruan daimioek ordura arte izandako indar eta eskubideak galdu zituzten.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak