Dalton Anaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dalton Anaiak, Lucky Luken komikietan, protagonista nagusiaren arerio ohikoenak dira. Orotara, 4 dira, eta euren garaiera eta lelotasun mailagatik bereizten dira. Joe, txikiena garaieraz, azkarrena ere bada. Ondoren, William, pixkat garaiagoa, ez da hain azkarra. Hirugarrena, Jack da, aurreko biak baino garaixeagoa, hau, oraindik leloagoa. Eta azkenik, garaiena eta leloena, Averell da, Lucky Luken garaiera berekoa. Batipat Joeren asmoa, Lucky Luke akabatzea da, baina ez dute sekula lortzen. Eta, gainera, Lucky Luken abentura guztietan, espetxean amaitzen dute, preso, baina espetxeko zaintzaileen arduragabetasuna probestuz, beti ihes egiten dute.

Jantziko berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euren jantzian nabarmendu daitekeena, euren kapelak dira. Aurrealdean, erdi-erdian, zuloa dute euren kapelek.

Oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morris, pertsonaia hauek sortzeko, abizen bera izan zuten XIX. mendeko lau benetako anaitan oinarritu zen. Dalton Anai historikoen izenak Bob, Grat, Bill eta Emmett ziren. Horretaz gain, Lucky Luken komikietan ere agertu ziren, 1951. urtean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]