Damaso Legaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:30, 21 apirila 2015

Damaso Legaz Laurenzena (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1838ko abenduaren 11 - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1902ko azaroaren 17a) euskal idazlea eta apaiza izan zen.

Biografia

Irakasle partikular batekin latina ikasi ondoan, 1854an Iruñeko San Joan Bataiatzaile apaizgaitegian sartu zen. 1863ko maiatzaren 30ean apaiztu eta urte bereko urrian Iruñeko elizbarrutiko apaizgaitegiko filosofia katedradun izendatu zuten. 1864an teologia katedradun egin zuten. 1867an teologia doktoregoa lortu zuen Valentzian. 1869tik 1902ko otsailera arte Iruñeko apezgaitegiaren erretore izan zen. 1875an Elizondoko erretore izendatu zuten, baina berehala utzi behar izan zuen Iruñean lan nahikoa zuelako[1].

Nafarroako Euskal Elkargoaren kidea izan zen sorreratik beretik. Nafarroako Foru Aldundiaren euskara katedraduna aukeratzeko epaimahaikidea izan zen, eta baita zenbait sariketa literariotan ere[1]. Arturo Campiónen Los últimos navarros lanaren atal bat (Azken nafartarrak) eta Gaspar Asteteren katixima (Cristauaren Ikasbidea) euskaratu zituen[2].

Lanak

  • Cristauaren Ikasbidea (1880, Jose Lordaren moldiztegia)
  • Azken nafartarrak (1878, Euskara aldizkaria)

Erreferentziak

  1. a b Joxemiel BIDADOR: Baztango euskal idazleen berri laburra Zubitegia.armiarma.com
  2. Dámaso Legaz Laurencena Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org

Kanpo loturak