Damavand

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Damavand
Damavand in winter.jpgDamavand mendia neguan
Garaiera 5.610 m
Kokapena IranIran
Koordenatuak 35°57′20″N 52°6′36″E / 35.95556°N 52.11000°E / 35.95556; 52.11000Koordenatuak: 35°57′20″N 52°6′36″E / 35.95556°N 52.11000°E / 35.95556; 52.11000
Damavand non dagoen adierazten duen Iran-ko/-go/-eko mapa
Damavand
Mendilerroa Elburz
Lehen igoera 905ean, Abu Dolaf Kazraji

Damavand[1] (persieraz: دماوند), Irango mendirik garaiena. Kaspiar itsasoaren hegoaldeko kostatik gertu dago, Teherandik 66 km ipar-ekialdera, Amol konderrian, Mazandaran probintzian, Irango iparraldean. Elburz mendietako mendirik garaiena da: 5.610 m. Ekialde Ertain osoko mendirik garaiena ere bada, eta Asiako sumendirik garaiena ere bai. Gaur egun ez du jarduera bolkaniko handirik, baina fumarola batzuk irekita daude, eta sufrea kanporatu izan du.

Amol hiritik 50 km-ra dago, eta izen bereko Damavand hiritik hurbil; Kaspiar itsasoko kostatik 80 km ingurura dago.

Mendira igotzeko hamasei ibilbide ezagun daude, batzuk eskalatu beharrekoak, oso zailak. Mendebaldeko ibilbidea famatua da, ilunabarretan ikuspegi ikusgarriak dituelako.

Mendi garrantzitsua da persiar mitologian eta folklorean. Persiako poesian eta literaturan, despotismoaren eta inbaditzaileen aurkako erresistentziaren sinboloa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Damavand Aldatu lotura Wikidatan