Damien: Omen II

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaldunaa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:23, 4 iraila 2016
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Damien: Omen II (euskaraz Damien: Iragarpena II) 1978ko Don Taylor estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendutako beldurrezko fim bat da. William Holden, Lee Grant, Jonathan Scott-Taylor, Nicholas Pryor, Lew Ayres, Sylvia Sidney, Lance Henriksen, Robert Foxworth, Allan Arbus, Ian Hendry, Meshach Taylor eta Leo McKern aktoreek antzeztu zuten.

1976ko The Omen filmaren jarraipena da, hura bezala honetan ere film sailaren ikur den Ave Satani doinu beldurgarria uneoro entzungai da. 1981ean Omen III: The Final Conflict ("Iragarpena III: Azken Gatazka") filmak jarraitu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bere gurasoen heriotza ondoren, Damien Thorn (Jonathan Scott-Taylor) mutikoa bere osaba Richardek (William Holden) babespean hartu eta heziko du. Handik zazpi urtera Damien eta Mark lehengusua (Lucas Donat) eskola militarrean sartuko dira, baina denborarekin jazoko diren heriotz berri eta bitxiek osabaren susmoak piztuaraziko dituzte. Richardek bere anaiaren heriotzari buruz ikertzen hasi eta hura jazo zen egoera beldurgarria nahiz hiloba Damianen benetazko nortasuna zein diren jabetuko da: Antikristoa, alegia, Deabruaren semea gizaki egina. Bienbitartean, Damienek ere bere benetazko izatea eta nortasuna zein den jakingo du, bai eta bere patua eta azken helburua lortzeko gaizkiaren boterea kontrolatu eta inork nor den jakin ez dezan azpikeriaz jokatzen ere, horretarako maiz, gizakien artean ezkutuko deabruaren jarraitzaileen laguntza izango du.

Aktoreak

Kanpo loturak