Dana Andrews

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dana Andrews
Dana Andrews
Datu pertsonalak
Izen osoa Carver Dana Andrews
Jaio 1909ko urtarrilaren 1a
Covington County, Mississippi (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1992ko abenduaren 17a
Los Alamitos, Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak The Ox-Bow Incident (1943), Laura (1944), Fallen Angel (1945), The Best Years of Our Lives (1946), Where the Sidewalk Ends (1950)
IMDB IMDBko fitxa


Dana Andrews (1909ko urtarrilaren 1a - 1992ko abenduaren 17a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. Covington Countyko etxalde batean jaio zen eta bederatzi neba-arrebatan hirugarrena izan zen. Aita eliza baptistako abadea zen. Umetan familiak Texaserako bidea hartu zuen, Huntsvillerakoa hain zuzen. Enpresa munduan jarduteko ikasketak egin zituen, eta sasoi batean kontulari aritu bazen ere, 1931n Los Angelesera joan zen kantari legez bizimodua egiteko asmotan; denetariko lanetan ibili zen, eta opera ikasten ere saiatu zen. 1940an Samuel Goldwynekin kontratua sinatu zuen eta William Wylerrek zuzendutako The Westerner filmean hartu zuen parte Gary Cooper izarraren ondoan. 1943an Henry Fondaren parean aritu zen askorentzat Andrewsen lan onena den The Ox-Bow Incident pelikulan. Hurrengo urtean, 1944an, Premingerren Laura filmean ikusiko dugu Gene Tierneyren ondoan. 1946an Oscar saria irabazi zuen The Best Years of Our Lives filmean gerratik etxera datorren soldaduarena egin zuen Andrewsek. 1950ean, berriro Premingerren eskutik, Where the Sidewalk Ends zinema beltzeko lanean aritu zen. Ordutik aurrera Danaren ibilbideak ez zuen aukera handirik erakutsi: alkoholismoak erabateko mugak ezarri zizkion; bitan-edo auto istripu larriak izan zituen. Jarraiko urteetan egin zituen filmak bigarren mailakoak izan ziren, edota telebistarako sailetan aritu zen. 1972an, lau urtean zurruta alde batera lagata, Alkoholiko Anonimoak elkartearen kanpaina batean hartu zuen parte. Bizitzako azken urteak Alzheimerren gaixotasunak jota eman zituen: 1992an, 83 urte zituelarik, hil egin zen.




Filmography[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dana Andrews Aldatu lotura Wikidatan