Dana Zátopková

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dana Zátopková

Dana Zátopková ['dana 'zaːtopkovaː] (Dana Ingrova ['ɪŋɡrovaː] izenez jaioa) (Karviná-Fryštát, 1922ko irailak 19) xabalina jaurtiketako atleta ohi bat da, Txekoslovakiako taldearekin olinpiar jokoetan parte hartu zuena.

Senar izango zuen Emil Zatopeken egun berean jaio zen. 1952ko Helsinkiko olinpiar jokoetan urrezko domina lortu zuen xabalina jaurtiketan, Emil Zatopekek 5.000 metroko proban beste hainbeste egin eta ordubete geroago. Zilarrezko beste domina bat ere lortu zuen, 1960ko Erromako olinpiar jokoetan. Europa mailan, 1954 eta 1958ko Europako txapelketetan lortu zituen garaipenak nabarmendu behar dira. Gainera, 1958an, xabalina jaurtiketako munduko errekorra lortu zuen, 55,73 metrorekin.


Aurrekoa
Herma Bauma
Xabalina jaurtiketako txapeldun olinpikoa
1952ko Helsinkiko Udako Olinpiar Jokoak
Ondorengoa
Inese Jaunzeme
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak