Danae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Danae, Gustav Klimt

Danae[1] Argosko errege den Akrisioren eta Euridizeren alaba da. Aitak dorre batean sartu zuen gatibu, orakulu batek iragarri baitzion Danaeren seme batek hilko zuela. Baina Zeus dorrera sartu zen, urrezko euriaren itxura hartuta, eta harekin batu zen. Halaxe sortu zuen Danaek Pertseo.

Orduan, Akrisiok itsasora bota zituen ama-semeak; olatuek, ordea, Serifos uhartera eraman zituzten biak. Geroago, Argosa bihurtu ziren berriro, eta Pertseok Akrisio hil zuen nahi gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danae Aldatu lotura Wikidatan