Danbolin (gaztainak erretzeko tresna)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Danbolina gaztainak erretzeko tresna bat da, forma zilindrikokoa eta txapaz egina, tarte erregularretan zulo txikiekin eta birak emateko kirten bat duena. Gaztainak erretzeko, tapa batetik gaztainak sartu eta danbolina su gainean jartzen da eta aldiro bueltak eman. Maiz, danbolin gisa garbigailuen arropa-ontzi zilindrikoak erabiltzen dira, propio egindako danbolinak bezalaxe, zulotxoak tarte erregularretan baitituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.