Dangerous Minds

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dangerous Minds (euskaraz Adimen Arriskutsuak) 1995eko John N. Smith kanadar zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. LouAnne Johnson marine ohia, irakasle erretiratua eta idazlearen My Posse Don't Do Homework ("Nire Pelotoiak Ez Ditu Etxekolanak Egiten") autobiografia eleberrian oinarritua dago. Michelle Pfeiffer, George Dzundza, Courtney B. Vance, Robin Bartlett, Beatrice Winde eta John Neville aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1989, Kaliforniako Belmont udalerria. LouAnne Johnson (Michelle Pfeiffer) marine ohiak irakaskuntzan inongo eskarmenturik izan ez arren, bertako auzo txiro bateko Carlmont institutuko irakasle izateko kontratatu dute, bere ikasle gehienak East Palo Altoko afroamerikar eta hispano nerabe gatazkatsuak dira, beraietako bakoitza arazo sozial bat baita, etxean heuren familiekin nahiz kalean bizi duten giro latzaren ondorioz.

Johnsonen lana oso zaila izan arren eta institutuko zuzendaritzaren zorroztasunak batere lagundu ez arren, andereino borondatetsu eta tematiak bere betebeharra erronka moduan hartu eta ikasleak bide zuzenetik eraman eta graduatu daitezen saiatuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak