Dani Fano
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1968 | |
| Donostia ( |
||
Dani Fano (Donostia, 1968-) komikigile gipuzkoarra da.
Ardi Beltza, Kale Gorria, Ipurbeltz eta Xabiroi komunikabide idatzietan kolaborazioak egin izan eta egiten ditu, eta azken horren koordinatzaile eta sustatzaileetakoa da. Xabiroren aleetan 2005 eta 2007 artean bere lehendabiziko lan luzea izango zena argitaratzen joan zen eta 2010 urtean albumean plazaratu zuen, "TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoak" izenburukoa. Halaber, bestelako liburuetan, fikziozkoetan eta didaktikoetan, ilustrazioak egin ditu.
Haren hitzetan, "gaur egun, hau ogibidetzat hartuta, arkatz, pintzel eta Photoshoparen eskulangilea besteriz ez naiz, lan honekin disfrutatzen duena, eta mandatuak garaiz ematen saiatzen dena makarroiak eta martiniak ordaindu ahal izateko."
[aldatu] Bibliografia
- "TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoak" (Ikastolen Elkartea, 2010).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)Dani Fanoren blog ederra
- (Gaztelaniaz)Egilea "Crash Comic" webgunean (Gure komikiaren tamaina (1976-2006).
- (Euskaraz)"Xabiroi" e-gorblogean