Daniel
Wikipedia(e)tik
Daniel lehoien zuloan irudikatzen duen koadroa, Briton Rivière
Daniel (hebreeraz: דָּנִיּאֵל Dāniyyêl; euskaraz: "Jaungoikoa nire Epailea da") Bibliako pertsonaia da (K.a. VI. mendea). Israelgo lau igarle nagusietako bat zen, Judaren leinukoa. Nabukodonosorren ametsak eta Belsasarren oturuntzako hitzak interpretatu zituen. Lehoien zulora kondenatu zuten, baina zauririk gabe atera zen, Jainkoaren laguntzari esker. Izen bereko liburua, Danielen Liburua, jatorriz igarleari egotzi zaiona, egile ezezagunarena da, eta K. a. 165. urte inguruan idatzi zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.