Daniel Barenboim
Wikipedia(e)tik
Daniel Barenboim (Buenos Aires, Argentina, 1942 -) orkestra-zuzendari eta piano-jotzaile israeldarra, argentinarra jaiotzaz eta errusiarra jatorriz.
Biografia [aldatu]
Israelgo eta Espainiako herritartasuna ditu. 1992az geroztik, Berlingo Estatu Operaren zuzendaria izan da. Mozart, Beethoven, Brahms eta Chopinen obrak jo ditu pianoan, baina zuzendu dituen obren errepertorioa askoz ere zabalagoa da: Bach, konpositore frantsesak, Bruckner, Txaikovski, Edward Elgar eta, batez ere, Richard Wagner.
1992an, Merezimendu Handiaren Gurutzea eman zion Alemaniako Errepublika Federalak, alemaniar kulturaren alde eginiko lana saritzeko. 1996an, bere jaioterriko tango batzuen bilduma plazaratu zuen Mi Buenos Aires querido. Tangos among friends diskoan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.