Daniel Boone
Wikipedia(e)tik
Daniel Boone (Reading, Pennsylvania, 1734 - Saint Charles, Missouri, 1820) Estatu Batuetako kolonizatzailea izan zen. 1769an, lehen egoitza iraunkorra eraiki zuen orduan hutsik zegoen Kentucky hirian, eta Boonesborough izena eman zion. Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak egoitza kendu zionean, etxola bat altxatu zuen Missouri ibaiaren ertzean. Daniel Boone elezaharretako pertsonaia bihurtu zen, Fenimore Cooper idazleari esker.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.