Daniele Comboni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Comboni» orritik birbideratua)
Daniele Comboni

apezpiku tituludun

1877ko uztailaren 31 -
Elizbarrutia: Claudiopolis (en) Itzuli
bikario apostoliko

1877ko uztailaren 31 -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Khartoum (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLimone sul Garda1831ko martxoaren 15a
HerrialdeaLombardia-Venezia Erresuma
HeriotzaKhartum1881eko urriaren 10a (50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: kolera
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria, politikaria, apaiz katolikoa, diakonoa eta apezpiku katolikoa
Santutegia
Urriaren 10
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Bihotzaren Comboniar Misiolariak

Daniele Comboni (Limone sul Garda, Lombardia-Venezia Erresuma, 1831ko martxoaren 15a - Khartum, Sudan, 1881eko urriaren 10a) italiar misiolari eta apezpiku katolikoa izan zen, batez ere Afrikan jardun zuena. Jesusen Bihotzaren Comboniar Misiolariak eta Comboniar Ahizpa Misiolariak kongregazioak sortu zituen. Joan Paulo II.ak kanonizatu zuen 2003ko urriaren 5ean.[1] Jaieguna urriaren 10ean ospatzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniele Comboni 1831ko martxoaren 15ean jaio zen Limone sul Garda herrian. Gurasoak, Luigi Comboni eta Domenica Pace, nekazari maizterrak ziren. 1843tik aurrera, Veronako Mazza Instituan egin zituen ikasketak. Filosofia eta teologia ikasi ondoan, 1854an apaiztu zen. Hiru urte geroago, Sudanera joan zen misiolari.[2] Malariak jota, Italiara itzuli behar izan zuen 1859an.

1861-1864 bitartean Mazza Instituko irakaslea izan ondoren, “Afrika onbideratzeko plana” (“Piano per la rigenerazione dell' Africa”, Turin, 1864) argitaratu zuen, eta Frantzia, Espainia, Ingalaterra, Alemania eta Austrian barrena ibili zen dirua biltzen. 1867an, Istituto delle Missioni per la Nigrizia sortu zuen Veronan, Afrikarako apaizak eta fraideak prestatzeko, eta baita Istituto delle Pie Madri ere, mojak prestatzeko.[3]. 1870ean, Vatikanoko I. kontzilioan parte hartu zuen, Afrika ebanjelizatzeko laguntza eskatuz (Postulatum pro Nigris Africae Centralis).[4] 1877ko uztailean, Erdialdeko Afrikako bikario izendatu zuten, eta apezpiku urte bereko abuztuan.[2] Sudanera jo zuen 1880ko azaroan, esklabo trafikoaren aurka aritzera. 1881eko urriaren 10ean hil zen Khartumen, koleraren ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 5 October 2003, Mass and canonization of the Blesseds: Daniel Comboni, Arnold Janssen and Joseph Freinademetz. w2.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2017-10-9).
  2. a b Daniel Comboni (1831-1881). vatican.va (Noiz kontsultatua: 2017-10-9).
  3. Daniel Comboni. Catholic Encyclopedia, newadvent.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-9).
  4. Daniel Comboni. combonianos.es (Noiz kontsultatua: 2017-10-9).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniele Comboni Aldatu lotura Wikidatan