Daniel Goleman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Goleman 2011an, World Economic Forum Annual Meeting-en

Daniel Jai Goleman (Stockton, Kalifornia, 1947ko martxoaren 7) psikologo eta idazle, mundu mailako ospea lortu zuen bere Emotional Intelligence (Adimen emozionala) liburuarekin (1995).

Biografia

Daniel Goleman 1947an jaio zen. Argitasun eta maisutasun handiz deskribatzen du adimen emozionala. Psikologia arloan bere lanak aldaketa garrantitsuak dakartza adimen kozientearen garrantziari buruzko mendebaldeko teorien inguruan. Teoria horiek aldakaitz egon dira belaunaldietan zehar. Daniel Goleman The New York Times egunkariko zientzia orrialdeetako erredaktorea izan da, Psychology Today aldizkari estatubatuarreko editore eta Harvard Unibertsitateko Psikologia irakasle. 1995an Emotional Intelligence (Adimen emozionala) liburua argitaratu zuen eta izugarrizko arrakasta izan zuen: The New York Times egunkariko liburu salduenen zerrendan urte eta erdi egon zen eta 2006rako hogeitamar hizkuntzetan itzulita zegoen, bost milioi ale salduta.

Yale Unibertsitatean Collaborative for Academic Social and Emotional Learning elkartearen sortzailea izan da; ondoren ere Illinois Unibertsitatean (Chicago. Elkarte horren helburu nagusia eskoletan adimen emozionala sartzeko bideak erraztea da. Gaur egun EEBBetako hainbat ikastetxetan programa pilotu anitz zuzentzen ditu. Programa horien helburu nagusiena haurrei gatazkak konpontzen, beren bulkadak kontrolatzen eta gaitasun sozialak garatzen laguntzea da.[1]

Liburuak[2]

Daniel Goleman psikologoa

Erreferentziak

Kanpo loturak