Daniel Nathans

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Daniel Nathans (Wilmington, Delaware, AEB, 1928ko urriaren 30a - Baltimore, AEB, 1999ko azaroaren 16a) Estatu Batuetako mikrobiologo eta sendagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genetika molekularreko ikerketan aritu zen Werner Arberrekin eta Hamilton Smithekin batera. DNA-molekula erraldoiak aldarazten dituzten entzimak aurkitu zituzten, eta DNAk gordetzen duen informazio genetikoa aztertzeko baliatu zuten aurkikuntza hura. Hiru zientzialarioi Medikuntzako Nobel saria eman zieten 1978an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]