Daniel O. Fagunwa
Wikipedia(e)tik
Daniel Olorunfẹmi Fagunwa (Ile Oluji/Okeigbo, Nigeria, 1903 inguruan - Bida, Nigeria, 1963) buruzagi, irakasle eta idazle joruba izan zen. Fantasiazko eleberrien bidez, Nigeriako idazlerik ezagunena izan zen. Bere Ogboju Ode Nimu Igbo Irunmale (Mila deabruren basoa) joruberaz idatzi zen lehenengo eleberri luzea izan zen. Beste eleberri eta historia labur asko idatzi zuen. Iratxo eta aztien historiak kontatzen zituen, folkloretik hartutako gai asko erabiliz. Eragin handia izan zuen Nigeriako zenbait idazlerengan, Amos Tutuolarengan eta Wole Soyinkarengan, adibidez.
Lanak[aldatu]
- Ogboju Ode ninu Igbo Irunmale, 1938
- Igbo Olodumare, 1949
- Ireke Onibudo, 1949
- Irinkerindo ninu Igbo Elegbeje, 1954
- Adiitu Olodumare, 1961
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.