Daniel Ortega
José Daniel Ortega Saavedra (La Libertad, 1945eko azaroaren 11a) Nikaraguako politikaria da. Ikasle zela, Somoza diktadorearen kontra borrokatzen zen FSLN (Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinista) erakundean sartu zen. Kartzelan zazpi urte igaro ondoren (1967-74), mugimendu sandinistaren buruzagi nagusi bihurtu zen. Sandinistek Somoza diktadorea aginpidetik kentzea lortu zutenean, Gobernu-batzordeko kide (1979-1985) eta koordinatzaile (1981-85) aukeratu zuten. FSLNk 1984ko azaroko hauteskundeak irabazi ondoren, Errepublikako lehendakari izan zen (1985). 1990eko hauteskundeetan gobernuaren kontrako talde guztiek osatutako koalizioa atera zen garaile eta Violeta Chamorrok hartu zuen Daniel Ortegaren lekua. 2006ko hauteskundeetan, berriz aukeratu zuten presidente.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
