Daniel Spoerri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Spoerri

Bizitza
JaiotzaGalați1930eko martxoaren 27a (94 urte)
Herrialdea Suitza
 Errumania
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, koreografoa, unibertsitateko irakaslea, eskultorea, dantzaria, grabatzailea, artista bisuala, errealizadorea, performancelaria, film-zuzendaria eta editore-laguntzailea
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Municheko arte ederren akademia
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Zero (en) Itzuli
Nouveau réalisme (en) Itzuli
MugimenduaFluxusa
Genero artistikoaEskulturagintza
Margolaritza

danielspoerri.org
IMDB: nm0819296 Discogs: 3099253 Edit the value on Wikidata

Daniel Spoerri (Galați, Errumania, 1930) errumaniar artista da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bernako Operako lehenengo dantzaria izan zen, abangoardiako antzerki-zuzendaria Eugène Ionescoren La Cantatrice chauve lanean 1955ean, Picassoren Désir attrapé par la queue lanarena 1956an, eta Tristan Tzararen CSur à gaz lanean 1972an. Aita judua zuen, eta naziek hil zuten; ama, berriz, suitzarra zuen eta 1942an Suitzara joan zen bizitzera bere familiarekin. 1957an Landestheaterreko laguntzaile izan zen Darmstadten, eta urte horretan bertan Material aldizkaria sortu zuen. Tinguely eskultorearekin batera, Anbereseko Hessenhuisen autoteatroa sortu zuen. Lan horretan ikusleari eskatzen zion antzezle eta, aldi berean, ikusle izatea. Era horretan, Estatu Batuetan Allan Kaprowen happeningekin bat egin zuen. 1959an Parisen MAT (Multiplication d´art transformable) sortu zuen. Spoerri lehenengoetakoa izan zen egile ospetsuen lanak argitaratzen, eta horrela artelan bakar eta paregabearen kontzeptua indargabetu zuen. 1960. urteaz geroztik errealista berrien taldeko kide izan zen eta Tableaux-Pièges ospetsuak egin zituen: hainbat kontsumoko objektu ordenarik gabe erantsiak. 1968an Düsseldorfen jatetxe-galeria bat sortu zuen eta bertako sukaldari izan zen. Spoerrik ez zituen berezitu nahi jarduera artistikoa eta elikadura-ardurak, eta kontsumitzailearen kontzientzia zabaldu nahi zuen zentzumen guztiak erabiliaz. 1980ko hamarraldian brontzearen gainean giza gorputzaren inguruko objektuak erantsi zituen: Gorputza zatika (Berlin, 1991) eta Anatomia kabinetea (Paris, 1994). Spoerriren lanen bilduma bat erakutsi zen Parisen 1990ean.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Spoerri Aldatu lotura Wikidatan