Daniel Sueiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Sueiro
Bizitza
JaiotzaRibasar, Rois (en) Itzuli, 1931
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1986ko irailaren 25a (54/55 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)María Cruz Seoane  (1957 -  1986)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Mugimendua1950eko belaunaldia
Genero artistikoaeleberria

Daniel Sueiro (Ribasar, Coruña, 1931Madril, 1986) espainiar eleberrigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lege-ikasketak egin zituen eta kazetari gisa jardun zuen. 1958. urtean eman zuen bere burua idazle gisa ezagutzera, La rebusca y otras desgracias ipuin-bildumarekin eta La carpa eleberriarekin. Los conspiradores (1964, Konspiratzaileak) eleberriarekin Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako gerra ondoko narratiba probintzianoaren mugak gainditzeko gaitasuna erakutsi zuen bere hurrengo lanetan: La criba (1961, Bahea), Madrilgo kazetaritzari buruzko eleberri soziala; Toda la semana (1964, Aste osoa); Estos son tus hermanos (1965, Hauek dira zure anaiak), erbesteratu baten itzulerari buruzkoa; La noche caliente (1965, Gau beroa); Corte de la corteza (1969, Azalaren ebaketa), mendebaldeko zibilizazioaren deskribapen beldurgarria; Solo de moto (1967, Moto soloa), zientzia fikziozkoa. Bestalde, zinema eta telebistarako gidoiak ere idatzi zituen: El arte de matar (1958, Hiltzearen artea), Historia del franquismo o La flota roja (1983, Frankismoaren historia edo flota gorria). Beste zenbait lan aipagarri: El cuidado de las manos (1974, Eskuak nola zaindu); Servicio de navaja (1977, Labana zerbitzua); Balada de Manzanares (1987, Manzanaresko balada).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]