Danimarkako Liburutegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Danimarkako Liburutegia
Det Kongelige Bibliotek
SHL - Black Diamond.jpg
Danimarkako Liburutegiaren eraikin berria "Diamante Beltza".
Udalerria Kopenhage
Herrialdea  Danimarka
Koordenatuak 55°40′25.77″N 12°34′55.95″E / 55.6738250°N 12.5822083°E / 55.6738250; 12.5822083Koordenatuak: 55°40′25.77″N 12°34′55.95″E / 55.6738250°N 12.5822083°E / 55.6738250; 12.5822083
Garaia Liburutegia (1648)
Diamante Beltza (1999)
Danimarkako Liburutegia non dagoen adierazten duen Kopenhage-ko/-go/-eko mapa
Danimarkako Liburutegia
[1]
Eraikin zaharra, 1906 urtekoa.

Danimarkako Liburutegia (danieraz Det Kongelige Bibliotek) Kopenhagen dagoen liburutegi nazionala da. Christiansborg jauregiaren ondoan kokaturik dago, Slotsholmen uhartean. 1999an jasotako eraikin moderno berriari "Diamante Beltza" (Den Sorte Diamant) izena eman zaio. 32 milioi dokumentutik gora ditu, hauetatik 6 milioi inguru liburuak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frederik III.ak sortu zuen 1648an Europatik ekarritako liburuak gordetzeko batez ere. 1793an publikoari ateak ireki zitzaizkion.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin zaharra 1906an diseinatu zuen Hans Jørgen Holm arkitektuak eta Slotsholmen uhartean eraiki zen. Erdiko gela handia Karlomagnoren Akisgrango jauregiaren gelaren antzirudiko egin zen.

XX mendearen bukaeran eraikin berria egitea pentsatu zen eta 1995 eta 1999 artean eraiki zen Schmidt-Hammer-Lassen daniar arkitektuen diseinuari jarraiki. Estalkia marmol beltzez eta kristal ilunez egina dagoenez "Diamante Beltza" izena eman zitzaion. Eraikin zaharraren ondoan dago eta hiru zubik lotzen dituzte eraikin biak.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineoren 2.000 liburu inguruk osatzen dute Liburutegiaren altxorrik handiena. Hau dela eta UNESCOk berak ere aitortua dio Danimarkako Liburutegiari dagokion garrantzia.

Arnamagnæan izkribuen bilduma Hans Christian Andersenen eskuizkribuek eta eskutitzek osatzen dute.

Lapurretak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968 eta 1978 artean 1.600 liburu lapurtu zituzten, tartean Martin Lutherren irudiak eta Immanuel Kant, Thomas More and John Miltonen hainbat libururen lehen edizioak. Guztira 50 milioi dolar inguruko balioa izan zezaketenak. 2003an lapurra harrapatu eta 1.500 liburu inguru berreskuratu ziren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danimarkako Liburutegia Aldatu lotura Wikidatan