Danimarkaren banaketa administratiboa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Danimarkako banaketa administratiboa.
98 barrutien mapa.

Danimarka administratiboki bost eskualde eta barrutitan banaturik dago, denera 98 direlarik. Antolamendu administratibo hau 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarri zen, data horretan aurretik zegoen lurralde banaketa historikoa desegin zen.

Eskualdea Hiriburua Biztanleria Azalera Dentsitatea
Hovedstaden
Hiriburua
Hillerød 1.680.271 2.561 656,10
Midtjylland
Erdialdeko Jutlandia
Viborg 1.253.998 13.142 95,42
Nordjylland
Ipar Jutlandia
Aalborg 579.628 7.910 73,28
Sjælland
Seelandia
Sorø 820.564 7.273 112,82
Syddanmark
Hegoaldeko Danimarka
Vejle 1.200.227 12.191 98,45
  • Datuak 2010ko erroldari dagozkio.

1970 eta 2006 arteko antolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarkako barrutiak 2006 arte.

1970tik 2006ko abenduaren 31a arte, Danimarka 13 barruti (amter) eta 271 komunetan (kommuner) banaturik egon zen.

Kopenhage hiriguneko kasuan, hau bi udalerri autonomoen salbuespenarekin, bata izen berekoa eta bestea Frederiksberg, izen bereko barrutiak kudeatzen zituen. Bestalde, Bornholm uhartea bost udalerrik osatzen zuten konderria zen, 2003ko urtarrilaren 1ean eskualdeko udalerri bakar bat osatu zuten arte. Eskualdeko udalerri honek hiriburuko udalerri autonomoen ezaugarri berdinak zituen.

2004ean gobernuak gaur egungo administrazio sistema berritzea proposatu zuen: osasun zerbitzua hobetu asmoz bost eskualde eratu ziren. Gainera proposamenak bere barnean gutxienez bakoitzak 20.000 biztanle zituzten 100 inguru udalerrietarako murrizketa zeraman (nahiz eta salbuespen batzuk ezarri izan). Azkenik 2005eko otsailaren 24ean Danimarkako legebiltzarrak proposamena onartu zuen.

Izena Hiribura Mota Biztanleria Azalera Dentsitatea
1 Kopenhage Kopenhage Udalerria 501,158 91.3 5.489,1
2 Frederiksberg Frederiksberg Udalerria 91.855 8,7 10.560,5
3 Copenhague Glostrup Barrutia 618.529 526 1.175,9
4 Frederiksborg Hillerød Barrutia 378.686 1.347 281,1
5 Roskilde Roskilde Barrutia 241.523 891 271
6 Mendebaldeko Selandia Sorø Barrutia 307.207 2.984 103
7 Storstrøm Næstved Barrutia 262.781 3.398 77,3
8 Fionia Odense Barrutia 478.347 3.485 137,2
9 Hegoaldeko Meridional Aabenraa Barrutia 252.433 3.939 64,1
10 Ribe Ribe Barrutia 224.261 3.132 71,6
11 Vejle Vejle Barrutia 360.921 2.997 120,4
12 Ringkjøbing Ringkøbing Barrutia 275.065 4.854 56.7
13 Viborg Viborg Barrutia 234.896 4.122 57
14 Iparraldeko Jutlandia Aalborg Barrutia 495.090 6.173 80,2
15 Aarhus Aarhus Barrutia 661.370 4,561 145
16 Bornholm Rønne Eskualdeko Udalerria 43.245 587 73,6

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]