Darío Regoyos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Autoerretratua.

Darío Regoyos Valdés (Ribadesella, Asturias, Espainia, 1857 - Bartzelona, Katalunia, 1913) espainiar pintorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekto baten semea zen. San Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako ikasketak.

Parisa joan zen 1880an eta Bruselara, gero. Ensor, Rodin eta Signakekin batera, ohiko arauen kontra zegoen "XXak" Belgikako pintore taldeko kide izan zen. Talde horrek antolatutako erakusketetan parte hartu zuen 1884-1893 urteetan.

Bidaia ugari egin zituen, Euskal Herrira, besteak beste, europar pintore eta idazleekin batera; 1888an Espainian zehar egindako bidaian La España Negra bilduma egin zuen. Lan horretan Espainiako eta Euskal Herriko irudiak, dramatikoak askotan, agertzen dira, batez ere.

Lehen lanetan iluntasuna nagusia bazen ere, inpresionismoaren eraginez kolore argiagoak eta biziagoak erabili zituen gero. Oso erakusketa garrantzitsu eta arrakastatsuak egin zituen Euskal Herrian eta Europako beste zenbait herritan.

1898an Donostian bizi izan zen eta Bartzelonan eman zituen bere bizitzako azken bi urteak.

Inpresionismoarekin harreman handiena izan zuen espainiar pintorea izan zen. Lan nagusiak: Pueblo de la costa cantábrica, Paisaje, Diligencia en Segovia eta El aguacero.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darío Regoyos Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]