Dariush Mehrjui

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dariush Mehrjui (1973).

Dariush Mehrjui, persieraz داریوش مهرجویی, (Teheran, Iran, 1939ko abenduaren 8a) irandar zinema-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia-ikasketak egin zituen Kaliforniako Unibertsitatean. Lehenengo lanak telebistan egin zituen. Almas-e 33 (1967) film luzearekin egin zuen debuta zinemagintzan. Nolanahi ere, ohiko film komertzial batek, Gaav (1971) izenekoak, ezagutarazi zuen nazioartean, Venezian eta Chicagon irabazitako sariei esker. Film hori zela eta, arazoak izan zituen zentsurarekin. Hurrengoa, Dayere-ye Mina (1975), debekatuta egon zen bi urtez, eta Madrase-i ke miraftim ez zen 1989ra arte eman. Ejareneshinha (1998), berriz, Irango zinemako historiako ikusiena izan zen.

Hurrengo filmetan, beste norabide bat hartu zuen, Fellini eta Luis Buñuel maisu mendebaldarren eraginpean, eta Irango emakumezkoen egoerari buruzko trilogia egin zuen, arrakasta handikoa, bai kritikaren aldetik bai ikusleen aldetik ere: Sara (1993), Pari (1997) eta Laila (1998). Beste lan batzuk: Aqa-ye Halu (1971), Postchi (1973), Dayere-ye Mina (1975), Qale-ye Alamut (1979), Shira (1988), Hamun (1990), Banu (1992) eta Derakhte golabi (1998). Egin duen azken filma Aseman-e mahboob izenekoa da (2011).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dariush Mehrjui Aldatu lotura Wikidatan