Darjeeling

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Darjeeling

Darjeeling
দার্জিলিং
दार्जिलिंग
rDo-rje Gling
Bengaliz
Nepaleraz
Tibeteraz
Estatua IndiaIndia
Estatua Mendebaldeko Bengala
Koordenatuak

27°02′21″N 88°15′49″E / 27.03917°N 88.26361°E / 27.03917; 88.26361Koordenatuak: 27°02′21″N 88°15′49″E / 27.03917°N 88.26361°E / 27.03917; 88.26361

Darjeeling non dagoen adierazten duen India-ko/-go/-eko mapa
Darjeeling
Eremua 10'5 km²
Garaiera 2050 m
Biztanleria 107.530 bizt. (2001)
Dentsitatea bizt./km²

Derjeeling (bengaliz: দার্জিলিং, Dārjiliṃ, Nepaleraz: दार्जिलिंग, Dārjiling, Tibeteraz: rDo-rje Gling), Indiako Mendebaldeko Bengala estatuko hiri bat da, 107.530 biztanle dituena (2001). Izena tibeterazko dorje (tximista) eta ling (tokia) hitzek osatzen dute, Darjeeling beraz Tximistaren tokia izango litzateke.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuaren iparraldean dago, Kalkuta hiriburutik 642 km-ra eta Himalaiaren mendikate txikiaren parte da, 2050 metrotako altueran. Malda ia bertikalak dituen muino baten gainean kokaturik dago. Prezipitazioak handiak dira (3037 mm) eta tenperaturak epelak, maximoak 25 Â°C eta minimoak -3 Â°C[1].

Etnologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1901ean 17.000 biztanle zituen Darjeelingek, 1951ean 34.000 eta 2001ean 107.000. Gehienak gurkhak dira, nepaldarrak, baina badaude bertako etniak ere, Lepchak, Bhutiak, Sherpak, Newarrak... denak ere antzeko kultura dutenak. Bertakoak ez diren beste leinu batzuk ere aurkitzen dira, hala nola, bengaliak, anglo-indiarrak, marwarrak, txinatarrak eta tibetar errefuxiatuak.

Erlijioari dagokionez gehienak hinduistak dira, ondoren budistak eta badaude kristauak ere. Hizkuntza nagusia gorkhalia (bertako nepalera) da, gainontzekoak tibetera, hindia, ingelesa eta bengalia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

St. Andrew's eliza, 1843 eraiki eta 1873an berreraikia.

XIX menderarte Darjeeling ingurua Bhutan eta Sikkimgo agintariek kontrolatu izan zuten, tartean tartean Nepalgo gurkhek ere konkista saiakerak egin zituztelarik. 1828an Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako delegazio batek, klimak erakarrita, soldadu britainiarrentzako erietxe bat eraikitzea erabaki zuen. Istilu ugari izan ziren Sikkimdarren eta britainiarren artean, tartean erietxeko zuzendaria zen Arthur Campbellen bahiketa 1849an, baina 1864ko Sinchula itunak bakea ekarri zuen, britainiarrek Bhutango Dooars ingurua ere eskuratu zutelarik. Pixkanaka Bengalako agintariek Kalkutako beroari ihes egiteko Darjeeling udako egoitza bihurtu zuten. Misiolari eskoziarrek britainiarrentzako eskolak sortu zituzten erietxearen inguruan eta 1881ean eraiki zen trenbideak (Darjeeling Himalayan Railway) herriaren hazkundea ekarri zuen. Baina 1899an lubizi handiak izan ziren eta hiria oso kaltetua gelditu zen. Ez zen berehala errekuperatu, 1919an oraindik hiri azpigaratua izendatzen zuten.

1841ean esperimentalki landatu zen teak arrakasta handia izan zuen eta britainiarrek gogor eusten zioten inguruari. Horregatik Indiaren independentzia iristean Mendebaldeko Bengala estatuaren barnean gelditu zen Darjeeling. Mugimendu nazionalista eta komunistak sortu ziren orduan. Nepalgo errefuxiatu ugari ere iritsi ziren gainera eta 1961ean gobernuak nepalera hizkuntza koofiziala izendatu zuen bertan.

1975ean Sikkimek India barnean estatu propioa lortu zuenean Darjeeling inguruak ere Gorkhaland deituko litzatekeen estatuaren aldeko apustua egin zuen, talde armatu batekin 80. hamerkadan (Gorkha National Liberation Front) eta politikaren bidetik XXI mendean Gorkhaland United Front alderdiarekin[2].

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Darjeeling, 1901–2000)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.4 10.4 14.4 17.4 18.5 19.3 19.4 19.6 19.2 18 14.7 11.5 16
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.8 2.9 6.3 9.4 11.5 13.6 14.3 14.2 13.3 10.3 6.3 3.3 8.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 19.7 24.1 47.7 115.8 197.2 570 781 635.3 437.3 122.5 23.5 7 3037
Iturria: India Meteorological Department.[3]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi oinarri nagusi ditu inguru honetako ekonomiak, alde batetik tea eta bestetik turismoa. Indiak ekoizten duen tearen %7a Darjeelingek, 9.000 tona urtero. Darjeeling Tea izendapena darama eta te beltzen taldean sartzen da. Bestetik turismo handia du, munduko hirugarren mendirik garaiena den Kanchenjungaren ikuspegi itzelak baitaude bertatik. Turismoari gagozkionez aipatzekoa da era berean The Darjeeling Himalayan Railway trena, Toy train bezala ezagutzen dena eta UNESCOk gizateriaren ondare izendatua duena. 122 metroto altueran dagoen Siliguritik 2050 metrotan dagoen Darjeelingera igotzen du trenak. Trenbide estua du eta 77 kilometrotako luzera. Jeep ugari ere badabiltza ibilbide hau egiten, baita Gangtok (Sikkim), Kakarvitta (Nepalgo muga) eta Thimphu (Bhutan) arteko ibilbideak egiten ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darjeeling Aldatu lotura Wikidatan