Dark Victory

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:50, 15 apirila 2015


"Dark Victory" 1939ko estatubatuar filma da, Edmund Gouldingek zuzenduta. Casey Robinsonen gidoia oinarrituta dago 1934ko antzezlan batean, izenburu berekoa eta George Brewer eta Bertram Blochek eginda, arrakastarik eduki ez zuena.

Pelikularen "remake"-a egin zuten 1963an, "Stolen Hours", Susan Hayward eta Michael Craig aktore lanetan ibili zirelarik.

Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Judith Traherne, goi mailako gizartearen emakume gaztea da, zaldiekin, auto azkarrekin eta bilera ludikoetan dabilena. Buruko min gogor eta sarriek bakarrik mugatzen dute. Hainbat abisuren ostean, Dr. Frederick Steelerekin kontsultatzen du eta buruko tumorea diagnostikatzen dio. Kirurgia aholkatzen dio, azkenean onartzen du eta arrakastatsua da. Eurean artean harremanetan hasiko dira eta ezkontzea ere erabakitzen dute. Hala ere, egia osoa ezkutatu dio Frederickek Judithi, eta honek azkenean topatuko ditu adituen gutunak bere terminaltasunaren informazioarekin.

Haserre, Frederickekin apurtu nahi du, pentsatuz berarekin errukiagatik zegoela. Maitasuna benetakoa zela jabetuta, azkenean ezkonduko dira, eta lasai eta ausardiaz biziko da amaieraren zain.

Protagonistak

Sariak

Hiru izendapen eduki zituzten Oscar Sarietarako, bat ere lortu ez zuten arren. Bestela, "The New York Times" eta "Film Daily" hedabideek pelikula izendatu urte hartako 10 onenen artean, eta National Board of Review-ek Bette Davis eta Geraldine Fitzgerald jo zuten urte hartako aktore onenentzat.

Ikus, gainera

Kanpo loturak